itzulpena

eta lokalizazioa

Komunikazioa ezinbestekoa da pertsonen arteko harremanetan. Gainera, behar-beharrezkoa da merkatuaren, erakundeen eta interakzio sozialen funtzionamendu egokia bermatzeko. Hala, bizi garen testuinguru eleanitz honetan, hizkuntzak ez luke zertan oztopo izan; horregatik, zenbait egoeratan, hizkuntzen arteko lana profesionalen esku utzi behar da.

 

Nire izena Ane López Díez da, ingelesetik, frantsesetik, gaztelaniatik eta euskaratik gaztelaniara eta euskararako itzultzaile eta lokalilatzaile autonomoa naiz, eta enpresetarako, banakoentzako eta sektoreko agentzietarako itzulpen eta lokalizazio zerbitzu profesionalak eskaintzen ditut.

 

Askotariko gaietako testu orokorren itzulpenak eta testu espezializatuen (hezkuntza, turismoa, finantzak, etab.) itzulpenak egiten ditut. Horrez gain, eskarmentu handia daukat informazio eta komunikazio teknologien esparruko produktuen (informatika, hardwarea, software-lokalizazioa, erabiltzaileen gidaliburuak, material osagarria, webguneak…) lokalizazioan eta aisialdiaren alorreko produktuen (app-ak, bideo-jokoak, multimedia-produktuak…) lokalizazioan. Bestalde, zuzenketa, berrikusketa eta postedizio lanak egiten ditut nire bi ama hizkuntzetan, euskaraz eta gaztelaniaz hain zuzen.

 

euskara

español

english

français